XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13. GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gernika bonbardatzea izan zen XX. mendeko ekintza esanguratsuenetako bat; bai euskaldunontzat, eta bai mundu guztiarentzat.

Zorigaiztoko 1937.go apirilaren 26an Condor legio alemaneko pilotuek Gernikako kaleetara eztanda-bonbak eta bonba su-eragileak etengabe bota zituzten.

Horrez gain, bertako biztanleria metrailatu egin zuten.

Gernika beraz, erabat suntsituta geratu zen eta hildakoak ehundaka asko izan ziren.

Ia hilabete lehenago gauza bera gertatu zitzaion Durangori.

Ekintza haiek agintari frankistek zehatz-mehatz planifikatutakoak ziren, noski, euskaldunek faxismoari eskaintzen zioten erresistentzia ahuldu nahirik.

Biztanle zibilak maniobra militarren bidez bahituta geratzen ziren.

Etsaia ahultzeko sistema hori askotan erabili zuten Bigarren Mundu Gerran.

Durango eta Gernikakoa, nazioarteko faxismoak Euskal Herrian egindako saioa izan zen.

Faxista aleman eta italiarrak Espainiako Gerra Zibilean nazional edo altxatuen alde aritu ziren.

Espainiako (eta Euskal Herriko) aberats-talde handiek, Eliza katolikoaren hierarkiak, eskuineko alderdiek eta militarren goi-mailako agintari gehienek Franco jeneralari gogoz laguntza eman zioten.

Franco Espainiako II. Errepublikako gobernuaren aurka altxatu zen Frente Popular-ak (alderdi eta langile-erakunde ezkertiarren koalizioak) 1936.go otsailean hauteskundeak irabazi ondoren.

Gerra urte hartako uztailean altxatu zen eta hiru urtez iraun zuen.